Sobre el libro
Bitartean heldu eskutik
Kirmen Uribe
Poesía
Susa,
2001
Idioma: euskera
ISBN: 9788495511485
Literatura vasca (en euskera). Poesía.
Maiatza
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Sobre el autor
Kirmen Uribe Urbieta
1970, Ondarroa, Vizcaya
ESPAÑA
Kirmen Uribe es, sin duda, uno de los máximos renovadores del panorama literario actual en lengua vasca. La publicación en 2001 de su libro de poemas Bitartean heldu eskutik (Mientras tanto dame la mano,Visor, 2003) supuso, según la crítica, una “revolución tranquila” en el ámbito de la literatura vasca. Premio Nacional de la Crítica, el poemario se ha convertido uno de los libros de poesía más leidos en lengua vasca. Rápidamente se tradujo al castellano, al francés y al inglés. La versión inglesa fue premiada por el PEN American Center como finalista a mejor libro de poesía traducido al inglés el año 2007 en EEUU. Uribe se licenció en Filología Vasca en Vitoria y cursó estudios de postgrado de Literatura Comparada en Trento (Italia). Es autor de proyectos multimedia combinando literatura con diferentes disciplinas artísticas, en colaboración con músicos y artistas plásticos y audiovisuales. Ha participado en numerosos encuentros internacionales de literatura en Europa, Asia y América, y ha publicado en revistas de prestigio como el The New Yorker. Bilbao-New York-Bilbao ha recibido el Premio Nacional de la Crítica 2008, el Premio de la Fundación Ramón Rubial a la obra artística del año 2008, y el Premio del Gremio de libreros de Euskadi. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poemabilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.
Fuente: Elkarlanean